XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi egun bidean emanik, eta barrots deithu barkuz, ibai edo urhandiz bidea eginik, heldu ginen Manobos-tarren herrirat.

Soldado aintzindariak, ongiethorria den amulsukiena eginik, erakusterat ematen zuen, haren arabera, erlijionea balios dela paganoen jendetzen laguntzeko.

Nahi izatu zuen ere, haren egoitzaz balia nindadien, nere ager-aldiak iraunen zuen demboran.

Erakutsi ere bazautan lekhu bat, kapera baten egiteko den hoberena eta den ederrena.

Eta solas-egin-arazten ere bazautan, ikusterat zohazkon Manobostarrekin.

Bainan, ilhundura handi batek hartzen zuen nere barnea, ikusiz ez zela haren begietako erlijionea, paganoen jendetzeko errechtasun gehiagoko bat baizik, eta bihozmin handi zen ikustea, arimentzateko deus acholarik gabe, zeru lurren Nausi soberanoaz orhoitzapenik ere gabe zagoela aintzindaria.

Laster aditu ere baginduen, herria egin-arazi zuten Ofizierek, erlijioneari behatzen denaz, nahi zuenari nahi zuen alderat ibiltzea onhesten ziotela.

Ikusiz bereziki, emazte hat baino gehiagoren atchikitzeari dohakonaz, ez zela den gutienik aiphu, Manobostarrek emana zioten gogoari, hekien ohikuntzak ez zuela deus erratekorik, beren hoberena zuketela beraz berean bere egotea.

Herri bilkhurak, kasernaz eta eskolaz bertzalde, bazituen hogoita hamar bat etche.

Karrikak lerroka ziren eta garbiki atchikiak. Herritarren egoitzak, itsas hegiko giristiñoenak bezala, eginak ziren harriz eta morteroz sendoki.

Jendea, oraiko moldez jauntzia zen, ilea ere oraiko moldez moztua zuten.