XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salomon deithu zen irla multzo hau, David erregearen seme, errege handiaren izenetik.

Uste izatu zuen, 1568an, itsas gizon handi español Mendanek, ingurumen hori zela, Ophir (Ofir), Salomonen untziak urheketarat ethortzen ziren tokia.

Mendanaren ondoko itsasturu edo itsas gizonek, galdu zuten irla hoitarako bidea, eta, handik bi menderen buruan, Bougainville izatu zen, bide horren atzemaile zorionezkoa.

Ikusiko den bezala, jendetasunak hanitz aintzinamendu hartu ditu, Melantsiako alde hortan.

Hanitz urthe eta mendez, eskualde hoitako jendea, gizharagi (gizon haragi) jaletzat ezagutua zen.

Ez zen, ez biderant jakintsunik, ez sal-erostun handirik irla hoitarat hirriskatzen.

Misionestak bakharrik jende izigarri hoitarat sarthu ziren, eta, duela 75 (hirur hogoita hamabortz) urthe, Isabel irla busti zuen, Nere Jaun J. B. Epalle, aphezpiku martyrisatuaren odolak.

Biziaz gabetu zuten, abendo edo lotazilaren 19an, 1845ean.

Urhats apostolikoa, irla Salomonetan orai arras finkatua da, eta hautatua Guadalkanar, izateko Bikario apostolikoaren egoitza.

Bikariata han establitu da 1912 (mila bederatzi ehun eta hamabi)an.

Han da geroztik Nere Jaun Bertreux, aphezpiku, Bikario apostolikoa, bai eta ere, chehetasun irakurtuko direnen emaile Aita Misionesta.