XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
FANCHOU - Bost ajola ori! Gero, ni ahaztutzen naizela esango dezu... ahaztu zera dagoeneko nola izaten diran gauzak.
LIRAREN AHOTSA - Gurekin behintzat, zaharrak geralako, bestela egin lekike.
FANCHOU - Zer uste dezu?... Garrantzi aundiko gauza da gerra.
- Garbi dago ez dezula instruktziorik batere.
LIRAREN AHOTSA - Bai, ori, asi zaite orain insultatzen! Esazu bertan, ez nauzula maite.
FACHOU,
LIRAREN AHOTSA - Ez didazu penik eman nahi izan, baino eman egin didazu.
- Nola aldatu zeran! Zu lehenago beti nitaz pentsatzen egoten zinan.
FANCHOU. Orain ere bai.
LIRAREN AHOTSA - Eta dalako instruktzio gauza ori; zer uste dezu, ez detala nere orgullorik?.
FANCHOU - Baino nik ori orrela pentsa gabe esan nuen.
LIRAREN AHOTSA - Retira zazu FANCHOU - Retira egiten det.
LIRAREN AHOTSA - Gibel asmorik gabe? FANCHOU - Bai, jura egiten det.
LIRAREN AHOTSA - Zeren gainean? FANCHOU - Beti bezela.
LIRAREN AHOTSA - Ondo dago. Ez zerala berriz asiko espero det. Tarte bat.