XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAUPE HOTZ HUNTAN

GAUPE hotz huntan aspaldi, beha nagozu, maitea.

Ez zaitanez argituko hoin maite begitartea.

Illundu arte aitu naiz begien garbiz urdintzen,
Zure begiak neretan maitez-ur ahal ditezen.

Egun guzia aitu naiz ene gogo-ta bihotzen,
- Barnago ziten nitara - zuri pentsatuz, zabaltzen.

Gaupe hotz huntan aspaldi beha nagozu, maitea,
Ez zaitanez argituko hoin maite begitartea.

Urhats bat ala hasño bat nunbeitik entzun orduko
Ene bihotz hustuari pilpil gaitzak pizten zaizko:
Ager ba, elgarri mintzo, gauden behakoz behako.

Ene auhen amultsuak adi-zkitzu ba, maitea,
lrriz argi dakitala, oi, zure begitartea.

Arrats aphal-aphalean heldu zare ezindua
Bihotz orotan jasanik
bizitze hunen gudua.

Heldu zare herrestaka odolztua, erhaustua,
Ez duenetz nehork pleinuz entzunen zure pleinua.

Hemen nauzu hatsantua: nun othe zaude gordea?.

Hemen nagozu, maitea, maitez nigarka zu beha.

Zato eta zure minez gaiten biak luze mintza:
Ene ezinak bederen min horiek gocha bitza,
Piztucherik has dezazun gauetako gudu beltza,
Nunbeitik kantuz entzunez zure maite hunen boza.

Hara han zure urhastsa, ure hasperen luzea.

Ai! hor zaitut hor, - Maitea, erhauts oinhazez bethea.

Behazue, zelaitarrak, zer bizitzea zer boza:
Bihotz huntaz gachatzea Kristo Jaunaren bihotza!.