XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Noiz utziko ote ditugu etsaikeriak?Eztitugu berealakoan lagatzen gurekiko zipokeriak! Irizpide berekoak eztugu zer izanik Euskaltzaleok euskeraren eta bere batasunaren alde alegintze arren.
Argatik, borondate ta gogo oneko Euskaltzale edonor litzake izen onen diña.
Nere iritziz, beintzat, diñatasun ori galtzen dute, batikpat, senideak zistatzera naikeriz eta etsaikeriz jotzen dutenek.
Eta ortik larregi dugu aspalditxoan.
Ain gaitza ote zaigu griña gaizto au beingoz menperatzea? Alakoxe paketsu ari zan azkenaldian
Besteak beste, aidera igorri dituan azken itaun biak eztira iñundik ere ixillik uztekoak.
Ostera, etsaikeririk gabe emandako iardespen bat merezi dutela deritzait.
Ona emen AMATIÑO bizkorrak zer galdetzen zuan:.
Bikain, adiskide! Orixe bai dala errikide norbaitzuk
Bestaldetik, nai-ta ere etzendukean egiterik berdinketa edo konparaketa iguingarriagorik! Ez orixe!.
Eztakit baiña, uste dut zuk ere
Beste zenbait gauza izugarrien artean zera adierazten zuan bere egilleak, ots, kristau erdaldunak maiteago dituala siñismenik gabeko euskaldunak baiño.
Onelakotzat ote dauzkatzu zuk, AMATIÑO, Euskaltzaindiari jaramonik egiten ez dioten euskaltzaleak? Ezta siñistekoa, ez beintzat zure burua bere tokian baldin ba`dago. Zuk eta nik bezain ongi baitakike edonork, dalako Gotzai orren oraintsuko esanekin bat eztatorren
Edo-ta beste era batera esateko, euskaltzale edozeiñentzat
Argatitxek eztut susmo onik egiten; ea zintzotasunak eragiñik ez ote dituzun jaurti itaunok.
Izan ere, leenagotik beste auxe ere itauntzen baitzenduan:
Xotil etzatozenik ezin esan genezake.
Dana dala, utz zaidazu zertxobait esaten.
Zearo oker ezpa`nago, beintzat, iñoiz jakiten ditugu gauza interesgarriak zure begiko eztan bizkaitar aldizkariari esker.
Eta besteak beste, emenditxek ikus aal izango dugu, ederki askorik, zeintzuk diran Euskaltzaindiaz arreta galtzen geienbat nabarmendu diranak.
Erakunde orren illeroko billerak dirala-ta, bein baiño geiagotan eman digu
Nun dira gaiñerakoak ia berreun arte? Zerbait gertatzen da Euskaltzaindiaren baitan Euskaltzain jaunak ia batpatean ajolabetzeko! Ez ote zaio iñori bururatu egoera arlote orren sustraiak arakatzearen bearrik? Euskaltzaindiak bere baitan zart egiñik darraian bitartean txit gaitza litzaioke erriaren begirapena irabaztea.
Elkarrekiko etsai diran gurasoek ere, tamalez, aurki galtzen baitute seme-alaben itzal eta errespetoa...
Nolanai ere, egoeraren sustraiak ezagutzeko eztugu Euskaltzaiñen oinkadak zaintzea bezelakorik.
Eta egia diozut, ez naiz ni Euskaltzaindiaren izena itzean eta ortzean ibil-gura.
Orain, ordea, arira datorkit gaur bertan (1974, jorraillak 14)
Besteak beste, urrezko eredu bat ematen du euskeraren batasunerako:.
Alde batetik Itzen berezko forma jatorrera jo bearra daukagu
Eta gero, euskalkirik
(euskaldunak nioke nik) geienek erabiltzen dituzten formak aukeratu bear ditugu
.
Antzeko txosten bat bidali zuala bere garaian Euskaltzaindira adierazten du.
Euskaltzaindiak
.
Nola?, ez dakigu
Ikus daitekenez, danok ere ez gera makalak besteeri jaramonik ez egiten...
Nik, azkenik, auxe eskatuko nuke - Jarrai dezala euskal idazle ta euskaltzale bakoitzak bere lanak Euskera ta Euskalerri`ari eskeintzen.
Eta utz ditzagun, beingoz, etsaikeriak eta ateraldi biurriak.
Demagojiak eta naasketak ezpaitu lagunduko Euskera sendotzen; are gutxiago Euskalerri`a euskalduntzen...
IRIARTE`TAR JOSE LUIS.