XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IHES LEKUA

Lau mila urthe hartan errebelatua,
Harat hunat herrestan zabilan mundua,
Noiz ere, zuk, bihotza lantzak zilatua
Agertu baitzinion, odolez hustua
.

Geroztik nor bederak, hirrisku orotan,
Badaki norat egin, eskapatzekotan:
Lantzak eginikako zilo handi hartan
Laster gorda dadila, nor bere onetan!
.

Mirua ikusirik, choriak, berroan,
Ez dire lasterrago gordatzen, lerroan,
Nola sarturen bainaiz, orai'ta geroan,
Jesusen bihotzeko gordagi beroan
!.