XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaun jakintsun eta mintzatzaile eder horrek erran dituen guziak hemen lerro-lerro emateko ez dugu astirik: hau erran nahi dugu bakharrik, Etchepare jaunaren ondotik: Eskualdunek baitezpada zerbeit egin behar ginukeela Eskuararen aberasteko.

Ez baditugu segurki gure hitz zaharrak, bazterrerat utzi, behar nola-nahizko eta nundik-nahikako hitz berri batzuen ordainez hartzeko, ez dugu lotsa izan behar noizean-behinka hitz berri batzuen Eskuaran sar-arazteko, zaharren lagun edo gauza berri batzuen izen.

Lur-sagarra Eskualdun guziek hastapenaz geroztik onhartu duten bezala, ez othe lituzkete, emeki-emeki bederen, onhartuko bertze hitz batzu?.

Bai, gure arabera, hala-nola chimist-orratza, paratonnerre: idazlea: ecrivain: gibel-asmua: arríere pensèe.

Bertze zenbeit ere ba naski, ongi hautatzen direlarik.

Badire orroaz hasiko direnak, ez dugula holakorik behar, eta hitz berri bat hartuko duenaz irri eta, trufa eginen dute.

Egin dezatela irri, egin dezatela trufa... eta Eskualzaleak goazen bethi gure bideari erdarazko hitz zuhur hauk gogoan: les chiens aboient et la caravane passe.

Eguerdi hurbiltzen ari zen eta jada kampotik ageri ziren bazkariaren bafada gochoak!.

Horrengatik, nihork ez du handik mugitu nahi izan Passicot jaunaren mintzaldia mintzaldi laburregia! bururaino entzun gabe.

Etchepare jauna bezen aise mintzo da Passicot jauna: huni ere ithurritik ura bezala heldu zaio elhea.

Choratuak zauden oro Ameriketako mintzatzaile ederraren solaseri, bazkaltzerat berehala joaiteko galdea ethorri, delarik salda hozterat zoala.

Eta urriki batekin ichiltzen ikusi dugu Passicot jauna, pur-pur-pur mahaineri buruz abiatzeko.

BAZKARIA

Hoberenetarik.

Jateko hainitz eta hein onekoak.