XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilkura

Izen bat bada Eskualdunek sekulan ahantziko ez dutena Etcheverry deputatu zenarena.

Etcheverry aspaldi hilzen, zorigaitzez, bainan bizi da oraino haren lagun maitea.

Andere Echeverry Donazaharreko ongi-egilea da.

Hari diote eskola eder bat zor hango giristinoek.

Bada, Eskualzaleen bilkuraren egiteko Donazaharre guzian etzen leku egokiagorik eskola hori baino.

Ahoa idekitzea aski izan da haatik ukaiteko, Eskuarari eta Eskuararen adichkide guzieri han baita andere Etcheverry atchikia!.

Egia da: guziak ez dire barnean sartzen ahal izan, bainan sartu ez direnek berek leihoetarik bederen entzun dituzte barneko solasak.

Dassance, Uztaritzeko jaun gaztea da lehenik mintzatu, Eskualzaleen-Biltzarreko buruzagi bezala agur eta milesker orori errateko.

Iduri zuen hastean herabe-zela holako munduaren aintzinean mintzatzeko, bainan aski aho pollita du nun-nahi beldurrik gabe agertzeko, eta esku-zarta ederrik aditu du, su bat begian, azkenekotz koplari baten oihu hau egin duelarik:
Bizi dadin Eskuara
orai eta gero,
Berma gaiten hortara
Eskualdunak oro....

Jaun buruzagiaren ondotik idazlariak elhe gutiz urtheko egintzat erranik, alkian jarri da Etchepare, Aldudeko jaun mirikua, Eskuara hala dakiena, eta hain maite duena.

Bortchaz bezala hasi da, oro etzituelakotz puntaren puntatik gogoan bainan laster ithurritik ura bezala bazoakion elhea gure mintzaira paregabearen alde.