XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DONAZAHARREN

DONAZAHARREN egin du aurthen bere urtheko bilkura Eskualzaleen-Biltzarra.

Gero-ta ederrago doazi, urthetik urtherat bilkura horiek: aurthengoak aintzin urtheetako guziak aise-itzali ditu.

Nihork ez dezake hori uka.

Egia erran, nun da Donazaharre baino herri pollitagorik, nun da hango jendea baino maitagarriagorik?.

Nahi-ta ez, orok ongi joan behar zuten beraz aurthen eta oro... ongi baino hobeki joan dire, arotik hasirik.

Ez da den gutieneko dudarik Donazaharren kausitu diren eskual idazlariek, batere espanturik egin gabe, ezpainak milika-araziko diozkatela beren irakurtzaileeri hango berriekin....

NOR, ZEN HAN.

Nor zen Donazaharren?.

Jainkoak daki.

Nola ikus hau eta hura hainbertzeren artean!.

Halere bada zerbeit finka ditakeena: aurthen Ziberoko aldetik etorri dela andanarik handiena, Constantin Ataratzeko jaun mediku jakintsuna buru, hiruzpalau beribil gothorretan.

Berrogoibat baziren gutien-gutienetik.

Gure ezagunetan han ikusi ditugu Heugas eta d'Andurain, Eskualzaleen-Biltzarreko buruzagiak, Basterretche, Quihillat, Darrigrand, Erbin, Foix, de Souhy eta Ligeix bederen.

Amikutzetik, Diriart gure diruzaina eta Dupuy aspaldiko eskualzalea han gintuen, bat bere moltsa joriarekin eta bertzea bere chichtera hobirat ere naski berekin eremanen duenarekin.