XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garazi guzia han zela erran ditake, beldurrik gabe Alduda, Ainhize eta Bidarray barne.

Laphurditik, urthe guzietako keta ederra, Ezpeletar, Azkaindar, Sempertar, Urruñar eta guziz Donibandar.

Hainitz aphez: Iriart eta Asconéguy jaun kalonjeak, Lamarque, Gombault, Laxalt, Etcheverry, Léon, Lafitte, Eyhéramendy, Blazy eta bertze frango.

Deputatu bat: gure Ybarnégaray.

Goyenetche, Larre, Inchauspe, Camino, Lissar, kontseilu jeneralak.

Euzkadi, Eskualduna eta Echo de Paris delakoaren berriketariak.

Napartar zenbeit, Larrekorekin.

Gipuzkoatik, Eizagirre eta Mendizabal legegizonak....

Dassance, Etchepare, Souberbielle, Amestoy, Dufau, Moulier, Chilar, Chiki, Béhéran, Léonis, Lekukoa, eta bertze, guzien artean Argentinako Eskualdunen buruzagia: Passicot jauna.

ELIZAN

Bizpahirur urte huntan Eskualzaleen-Biltzarrak meza bat eman-arazten du bere bilkurako egunean urtheko Eskualzale hilentzat, prediku labur batekin.

Dena den egia errateko, orai arte etzuten Eskualzaleek Donazaharreko meza bezen ederrik ikusi, hoin prediku gustagarririk aditu horrek ez baitu batere erran nahi orai arteko mezak etzirela ederrak ez-eta predikuak gustagarriak.

Hori ez.

Ohore, segurki Donazaharren kantu hek guziak hango kantarieri irakutsi dituen jaun gazteari bai eta Eskuara hala plegatzen dakien zorionezko Gombault jaun erretorari.

Donazahartarrek beren eliza maite badute, ez da harritzeko... bi estakuru horiekin fede mikorik ez duena ere ibiliko baita elizan nun-nahi!.

Elizatik atheratzean, Eskualzale guziek hitz bera zuten ahoan: Oi, zer oren gochoa iragan dugun!.

Agian hola hasi eguna, hola bururatuko da... eta hala egin da.