XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTHE ON

Nola uhainak itsas gainean uhaina baitu estaltzen,
Gisa berean, urthe zaharra, berriak dauku lekutzen
Heldu den huntan nehork ez daki zer den oraino aurkitzen:
Zoriona dut bihotzez dener, urthatsetako eskaintzen.

Zahar gazteek ez baitakigu guretzat noiz den hiltzea,
Ainitzen-dako izan daiteke urthe hau azken urthea
Egon aiduru! goiz edo berant izanen baita deitzea:
Hoier bakean Jainkuaren ganat desiratzen dut joaitea!
.

Gizon gaztea azkar zirade irriz zaude biziari:
Ene adinian hil daitekea? duzu eman gogoari.
Zu bezen azkar ikusi ditut lotzen zombait urtheari,
Aspaldi hilik emana dute beren gorphutza lurrari.