XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldiz chaharra zuhurki dago herioari begira,
Urthe berriko ichtant guziek hurbiltzen dute hobira,
Odola zaiko zainetan hoztu, haren indarrak juan dira,
Zuhaitz idorra ez da ostatzen jinik ere primadera!
.

Elurrak dauzka mendi mazelak bere jauntziaz gorderik,
Ipharrak aldiz, lur gaina oro hotzarekin hormaturik:
Gauza guziak izana gatik negu borthitzaz histurik,
Bedats eztiak, hats bero batez zarriko ditu phizturik
.

Penarik asko izanen dugu urthe huntan jasaiteko,
Mundu gainean girenaz geroz deus ez dugu segurago;
Nola bedatsak neguko gaitzak dituen ezeztatuko,
Atsegin batek pena guziak dauzku ahantz araziko
.

Nola uhainak itsas gainean uhaina baitu estaltzen,
Gisa berean, urthe zaharra berriak dauku lekutzen
Heldu den huntan, nehork ez daki oraino zer den aurkitzen,
Zoriona dut bihotzez dener urthatsetako eskaintzen
.