XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakharrik jenden erdian

Aize ephelak, eztiki harturikan besoetan,
Ilhun ezkila ochenik hegaldatu da airean.
Zeinu gochoa, neretzat, kiretsik dator gau huntan,
Ilhunik bainagolakotz, bakarrik jenden erdian
.

Menditikan hur chirripa lear artetik da jausten,
Erasia eztiño bat duela adiarazten
Uhaitz garbia denean zelhaietaraino heltzen,
Han numbait lear artean, ohart gabean da hurtzen
.

Mendiko huraren gisa freskorik naukan gogoa:
Uhaitz garbia bezala laño nindohan bizira,
Oraino ez bainakien oi zombat nintzen choroa!
Gizona gizonarentzat otso bat zela, segura
.

Neguko haize borthitzak arbolak ditu murrizten,
Oihan itzaltsu ederrak buluzirik hits ezartzen;
Nehoren amodioak ez daut gogoa berotzen:
Lore, haizeak hunkia, bihotza hasi zaut hesten
.

Ilhargi churi eztiak arrairikan dauka gaua,
Hedatuz bazter orotat argiarekin bakea:
Ilhargiak arratsari emaiten duen musua,
Zoin hotza kausitzen dutan eta zoin gozo gabea!
.