XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MANECH,- Nere aziendek zer ditek?.
MANECH,- Zertako erraiten dautak hori?.
GANTZUME,- Zuen azienden arabera balinbaduk beti, ez bide duk sobera gizen.
Ez dituk hireak bezin gizen?.
GANTZUME,- Hire idiak ez beti.
Duela zortzi egun, ikusi nintiken.
Gaichoak! Baziteken lana kurritzen.
MANECH,- Nere idiak, nere idiak, hireak bezin azkar dituk.
Herriko pare hoberenari jokatzen ziot, nahi duena, zoinek karga haundiagoa ereman patarra gora.
GANTZUME,- Ba, nahi dukelarik.
Eta nik jokatzen daiat oraino gehiago.
Hire idieri, nausi naizela, ni, nere behiekin, karga ateratzen patarra goiti.
PIARRES,- Huum! Hori ez zakiat! Neri ez iduritzen.
Idiak eta behiak, bi dituk gero, Gantzume.
GANTZUME,- Berdin dik.
Jokatzen diat hale.
MANECH,- Ago, ichilik, ago.
Ez nikek jokatu nahi ere.
Sobera segur nindukek irabaztea.
PIARRES,- Bon, edazue, alo, azken ondar hau
GANTZUME,- Zer eginen diagu?.
Bertze pinta bat manatuko diagu?.
KATTALIN,- Ez, ez.
Hortan aski.
Ostalera, ez gero gehiago edaterat eman gizon hoikieri!!!.
GANTZUME,- Bon, beraz aski.
Ahatik, chigarro bat behar diagu egin gan aintzinean.
MANECH,-
Zer haiz arras edana?.
Ez diagu ba hainitz garbitu.
GANTZUME,- Edana, batere ez.
Goizean bezin fresko.
Bainan, aspaldichkoan, zangoak ditiat flako.
Ez zakiat zahartzeak edo zerk egiten duen hori, bainan niri zangoek huts egiten daitatek.
MANECH,- Altcha-adi ba fite, mutikua.
Zer! Hola egon behar duk?.