XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BI MANDOAK

Bi mando bazoatzin
Bidean elgarrekin,
Batek zeramala olho eta belhar,
Bigarrenak aldiz urhe eta zilhar.

Hau bere kargaren ederraz nor-gira-guka,
Nehorekin ez baitzuen nahiko erdizka.

Bazoan zango eta buru gora altchatuz,
Bere pampalina pimpili-pampalinatuz!
Bai, bainan etsaia agertu zenean,
Hau urhearen ondotik baitzabilan,
Dirudun mandoari zen beraz jazarri
Eta hura zuen arindurik ezarri...
Ostikoka,
Ausikika,
Gure mandoak bere karga nahiz zaindu,
Pampako ederrak ere zituen bildu...
Intziraka,
Hasperenka,
Hantche zagon erroz gora lurrean etzana:
-Etzauntan nausiak holakorik hitzemana!...
Fitsik ez diotela egin ene lagunari,
Eta ni hementche, dohakabea, hiltzen ari!
Laguna beretik ihardoki zion:
-Kargutan izaitea ez duk bethi on!
Izan bahintz hi ere eiherazain baten mandoska,
Ez bide hinduten gisa hortan umatuko joka
.