XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(Maider eta Kattalin ichilik sartzen dira, eta kilikatzen dute gibeletik Etchahun, oihu bana eginez).
ETCHAHUN (Jauzi bat egiten du).- Hau izitzea! Deubru ahuntza basak!.
Norat ari zirezte hola?.
MAIDER.- Zure chekarat jinak gira!.
ETCHAHUN.- Zertako nere chekarat?.
MAIDER.- Gurekin elizarat jiteko.
ETCHAHUN.- Ha, zer ditutzue? Aingeru begiraleak nahi bideko?.
- Aski ditutzue ganden igande arrotsean, hemendik pasatzean zinituztenak berriz ere biltzia....
- Ni zaharregi nun orai zuekin paseatzeko.
MAIDER.- Ez zitugu batere hortako nahi....
- Behar duzu zuk ere gurekin jin zure bekhatuen churitzerat.
ETCHAHUN.- Nik, ene kontzientzia churi dinat.
MAIDER.- Ba, bi urthe hautako zikinekin....
ETCHAHUN.- Zer dakin hik? Hi haizen julufreiarekin, ez dun ez hire bokata ere hanbatekoa.
MAIDER.- Nik enea hilabethetik churitzen dut.
ETCHAHUN.- Gaicho apheza, bide din lana zuen irina eiheran pasatzen.
MAIDER.- Ez du ez, gure irina pasatzeko, zetabe larririk behar, zuretako behar lukeen bezala.
ETCHAHUN.- Erraiten diozkatzuteia bederen denak, aphez gaizo horri, enganatu gabe?... Ala ahuntch jakitik zerbitzatzen diozue, akerkia gorderik atchikiz?.
MAIDER.- Zuk emaiten diozun jakiaren gatik, norbaitek fornitu behar dio!.
ETCHAHUN.- Ez dinat beldurrik, zuenak iretsiz geroz, aphez gaizoa oraino goserik egonen dela.
- Denak saltzen badiozkatzue ahatik!.
MAIDER (Kattalini).- Hau, gutaz arras trufatzen dun, no!.
Hunek merezi din herresta aldi bat....
Har zan zango hortarik.
(Bi zangoetarik herrestatzen dute).
ETCHAHUN.- Ai, ai... Debru phika emeak!... Hu hemendik.
Ale kuche... Ai, ai....
(Maider eta Kattalin ihesi doatzi irri karkailaka).
ETCHAHUN (Chutiturik).- Debruentchuak... Galtzak ere abantchu galdu ditiat....
- Te... Ikhusten ditutzue Gaztelondoko neskak!.
- Horra nolakoak diren... Horien debozionea, elizan, egun argiz hola (eskuak kartsuki juntatzen ditu)... eta gauaz, bide zoko hautan gaindi, hola (gerritik hartzeko jestua eginez).
- Gure chaharrek zioten jinen zela mende bat gizonek arbolen puntarat beharko baitute igan, ezmateri espakatzeko....
- Ez zakiat mende hura ez den hurbiltzen ari.