XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badoa gero timoiaren gainerat,
Handik zunkako on baten emaiterat;
Gero berriz farra farra
Ellanden sudur puntara;
Batean hunat, bertzean harat, griñatsu,
Iduri egiazki nonbeit duela su!
Eta khechu bertzeak ez direla deusik ari,
Bakarrik uzten dutela guzien akulari:
Apheza mar mar mar othoitzean liburutik!
Zer sanfreta haatik! Horrek badik burutik
Gazte bat aldiz kantuz, kobla eta errepika!
Uste du kantuz ariz joanen dela mekanika?
Andereño Uli badoakote aldizka
Beharri-ziloan jotzerat bere chirrinka.

Eta holako zonbat, zonbat urrats perttoli
Eginik zagon patar hartan andere Uli!.

Noizpeit eta nolazpeit gainean zen karrosa,
Eta uliak berehala: - Dugun har hatsa!
Eta orai niri esker baitzirezte hemen,
Heian! Heian! Zer sari dautazuen emanen?
Saria Ellandek zion eman berehala,
Chaflako batez lehertuz, zorria bezala!.

Andere Uliren iduriko,
Bazter guzietan jende asko,
Dena lan, dena griña, nehon ezin egon,
Orotan sartzeko parada guziak on,
Duphin beltz guzietako zali,
Mokhordo guzietako uli,
Orotan trebe, orotan ausart,
Dena chiliport, dena chalapart;
Norbeitek zion bezala: Leher eta zapart,
Holakoekin hobe dela akort eta apart!.