XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALEGIA... DEUS EZ!

Karrosa eta Ulia

Mentachuriko patarra
Patar chut eta kazkarra,
Joanden urthean,
Sapha bethean,
Ellande Heletarraren karrosa,
Garbi eta pampin nola arrosa,
Bazoan, guti bazen guti,
Delako patarrari goiti.

Nahiz lau zaldi baziren eta lauak azkarrak,
Jendeak jautsiak ziren, gazte eta chaharrak;
Heletako erretora berdin,
Oinez joaki bertzeekin.

Lau zaldi
Izerdi,
Lehertuak, hats-bahi,
Ahal bezenbat ari,
Abia eta geldi, berriz lot eta bara,
Karrosaren eremaiteko gain hartara!.

Hor, itzuli eta mitzuli,
Ethorri andereño Uli,
Eta behar dituela zaldiak lagundu,
Dziu, dziu, burrumbaka zaiote hurbildu,
Batto ausik eta bertze bat chichta,
Badabila, ortzi eta chimichta,
Ustez-eta karro eta kabala
Oro ber-berak deramatzala.