XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan hau, dudan, beha dago gako-chilotik;
Ama balu han, idek lezoke bai gogotik!
Hura dela ez baitzaio haatik iduri,
Ihardesten dio: Bai, nik idekiko zuri,
Bainan zuk lehenik niri
Erakuts ba patta churi!
Jaun Otso hortan (nondik ez?) gelditu tutulu,
Patta churi churi erakuts lezake segur, balu;
Bainan ez baita hori otsoen artikulu.

Ethorri bezala urrundu zen handik zalu!
Etsaia athean dukenean edo hurbil,
Batto baino hobe ditut eiki bi makil,
Batto hausten balitzaik ere eskuetan,
Bertzea baliatzeko hire onetan,
Etsaiak eginen dauk ohore edo leku
Balin baduk hogoi ta hameka eta esku.