XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALEGIA... DEUS EZ! Otsoa, ahuntza eta Pittika.

Bere errapeñoa esnez bethetzeko
Eta hola bere pittikaren hazteko,
Goizean goizik alharat joan beharra,
Bere heiatik jalgi zen ahuntz zaharra,
Bere ume maitea barnean utzirik
Eta athea firrilaz hets-arazirik,
Pittikari erran ondoan beharrira:
Nehori ere idek Jainkoak begira,
Nehori gero, haurra, zure onetan,
Non ez dautzun lehenik garbiki erran:
Pujes! Pujes, otso moro
Eta harekilakoak oro!.

Aspaldiko errana baita:
Otsoa non aipha han gerta,
Hain chuchen abre tzarra,
Nonbeit hala beharra,
Han gaindi, gosea, ihizin zabilan,
Ahuntzak hitz hoik erraitearekilan.

Hunek zorigaitzez otsoa ez ikusi,
Bainan hark elheak entzun eta ikasi.

Loriatua zagon, muthurrari thorraka,
Haskaritako merkerik zukela pittika.

Ahuntza han harat orduko, atherat badoa,
Eta polliki eginez ahuntzaren mintzoa,
Entzun hitzak ditu erraiten: Pujes! Otsoa...
Ustez-eta zakuan sar pittika gaichoa.