XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Axular

Airea: Zahartasuna eta Gaztetasuna

Hamabortz mende eta berroit-hamaseian,
Haur bat jin zen mundurat Nafarro partean.

Urdazubi herrian, han Axularrean.

Zoriona emanez ait-amen artean.

Haur hoi haunditzean,
Hainitz ikastean,
Aphez egitean,
Jaunaren grazian.

Norbeit haundi izen zen Eskual-Herrian...

II Nafarrotar haur hori zen: Axular Jauna,
Nork ez du izen hori norbeiti entzuna?
Aphez idazle bat zen oso Eskualduna.

Jainkoak hala nahiz hainitz jakintsuna.

Baitzen hartzeduna,
Eskolan egona:
Lerida, Iruña,
Salamankan barna.

Gero Tarben baitzuen hartu ordena.

III Izpiritua zaion hazkarki zabaldu.

Bere jakitatea guri utzi dauku.

Gero liburu hortan denak ditu sartu;
Argi eta abisu, nola gobernatu.

Barnean baditu
Hainitz kapitulu,
Hiru hogoi justu.

Eta zoin mamitsu!.

Axular zeruan da segur dohatsu.