XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure kontzientzia zalu makurtzen da
Gaur paga ditakena aise uzten bada.

Ez urguilutsu izan, saritzat bertzela
Ifernuan ginuke su bat eternala.

Sinhesten dut hola,
Axularrek nola
Garraitu zuela
Satan nai bezala;
Aztaparretan utziz bere itzala.

Axularrek eskuaraz Gero ichkribatu
Zuen, geroko jendez, baitzen acholatu.

Eskualzalen-Biltzarra geroaz orhoitu
Da, gure mintzairea ez dadien galdu.

Sara herrian du
Egun bat moldatu.

Axular laudatu
Nahiko baitugu.

Gora Eskualzaleak eta gauden gu.

Ohore bat zor zaio Sara herriari,
Bai hor ehortzia den Axular Jaunari.

Horko erretor baitzen hainitz urthez bizi.

Elgar zutela aditzen hein batean ongi.

Axularrek guri,
Utzi dauku argi.

Gure arimeri
Ziolarik klarki:
Zuhur den Eskualduna zerura bedi.