XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV Lehen kapitulutik oi alferkeria.

Ikusten dugu dela bekatu-bidia.

Balio ttipikoa da jende nagia.

Trabailluan dembora dezagun balia.

Geroko uztia,
Ez da zuhurtzia.

Miserikordia
Jaunak du haundia
Bainan berak dezake har negurria.

V Noiz-nahi behar dugu penitentzi egin.

Chahartuko garenetz ezin dugu jakin.

Zor-ta gaizki eginak adichkideekin,
Detzagun antolatu chuchen elgarrekin.

Bihotz onarekin
Obra onak egin
Eta erresumin.

Gauden leial-ta fin.

Achkide izaitekotz Jainkoarekin...

VI Gauza bat itsusia da juramentua.

Jainko izen saindua du laidostatua.

Koleratzea ere dago bekatua.

Kolerak hasarrea baitu fruitua.

Maiz koleratsua,
Jende herratsua.

Badu karratchua,
Ez da dohatsua.

Dener eman behar da barkamendua.

Zombeit kapitulutan oi lohikeria.

Ohartzen gare zoin den deithoragarria.

Flako eta tentakor dugu haragia.

Plazer baten hartzeko maiz du errabia
Ez hartu usaia,
Desorden ideia.

Zapa gutizia
Galdatuz grazia:
Atchik dezagun bethi bihotz garbia.