XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MANEZ - Gaizo Pello, badakizu zonbat errespetatzen zaitudan.
Bainan permetituko dautazu erraitea irri-egingarri zirela.
PELLO - Irri-egingarri, ni? Zendako, plazer baduzu?.
Ez dutalakotz oraino erloja miseraule hau kurri-arazi?.
MANEZ - Ez hortako, ez.
Bainan horri mintzo zirelakotz jende bizi bati bezala, iduri eta konprenituko zituen.
PELLO - Alta, hala da.
Erlojera niz.
Enetako, erloja muntrak dira gauza biziak, artha beharretan diren adichkide batzu.
Mementoan, erloja hunen soinatzen ari niz.
Sendatia izaiten delarik, milesker erranen daut bere tik-tak chuchenarekin eta tirrinta ochenarekin.
MANEZ (
PELLO (
Manez duk jite tzarreko gizona eta herrian, jeus ez gizon.
MANEZ (
PELLO - Zer nuzu mehatchatzen?.
MANEZ - Segurki: eta kasu zuri!.
PELLO (
Gaichoa, ez zabiltza batere ontsa.
Ikusiko duzu merari salatzen bazitut, pasatzen sendituko duzun deus.
CIRILO (
Biba zu, Pello! Sala zazu! Ni destemenio agertuko nitzauzu.
MANEZ (
Hik, nahi baduk konseilu on bat, segi zak hire lana eta hire sudur zikina ez zakala ezar ene egitekoetan.