XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALEGIA... DEUS EZ!

BELEA ARRANO NAHI

Bele hura oharturik egun hartan
Arrano batek bere aztaparretan
Bildotch bat airez-aire nola zeraman,
Nahiz zen gerruntzez herbailago,
Ez haatik tripuntzi tcharrago,
Kaskoan hartu zuen berehala
Egin behar zuela hark bezala!.

Hantche larre baten aldean arthalde bat baitzen,
Itzuli-mitzulika dio gainez-gain behatzen,
Eta bildotch andana baten artetik
Batto badauka laster begistaturik:
Ederrena,
Gichenena,
Ardi gazte eta gothor baten ume lehena,
Hots artzainak herriko aphezarentzat zaukana.

Gain hartarik choriak, hegal zafraka,
Bildotcha begiz chitan bezala dauka.

Etzakiat zoin den hire ama-hazlea,
Da ari bere buruarekin belea,
Bainan aski joria hizela bazaukaiat nik,
Eta hiri esker eginen diat ase onik!
.

Hori erraitean,
Thirria gaitzean
Zeru-gainetik tiroa bezala kolpez jautsi
Eta bildotcharen bizkarrerat egin jauzi!.