XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HAURRENTZAT Choria eta sugea Chirulariak baino ederkiago, haizea lasterka baino errechkiago, errechiñoletak zuen kantatzen.Burua gibelerat uzkalirik, zintzurra zabaldurik, ari zen kantuz.
Bainan ez othe da pena bakotchak beretzat atchikitzea holako dohain ederra?.
Mundu zabalari adi-arazi nahi du bere boza.
Ez othe da zuzen, halere, lehenik oihaneko nagusiari entzun-araztea kantu eder horiek?.
Erregen erregeri, diot iguzkiari.
Hegal-kolpe batez, chimichta baten pare, errechiñoleta horra nun den, haren aintzinean, bere botere guziaz kantuz ari.
Nola egon gogor zeruko boza horri?.
Iguzkia bilha dabila oihaneko arbola gorenaren eta ederrenaren, adichkide berri horri etche eder bat eskaintzeko.
Lanho ilhun baten gibelean, hilargia zagon pentsaketa, jelosiaz lehertua.
Zonbat aldiz ez zion iguzkiari jakin-arazia harekin bi solasen egitea plazer lukela!.
Eta hura agertu orduko, iguzkia ihesi, sekulan ezin elgar ikus.
Eta orai, chori tchar purchila batek bi chichturekin haren bihotza hunkitu?.
Eta iguzkiak berari ahal bezain urbil atchiki nahi?.
Holakorik ez! Galdegiten du bere mezularia, haize chirrinda biphil bat, eta igortzen erregearen ganat:
Iguzkia sartzen da