XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nafarra, oi Nafarra

Nafarra, oi Nafarra, Euzkadi lehena,
Ederra zen ametsa zure erregena.

Arrosa bat urrezko zazpi hostokoa,
Errege ahur baten neurri betekoa,
Edozoin baratzetan ezin sortuzkoa,
Zurean zen loratu batasun gogoa.

Nafarra, oi Nafarra, Euzkadi lehena,
Nun da amets ederra zure erregena?.

Entzuten da kantatzen zure gaztelutan,
Uztai harri xaharren erreberietan,
Santxo-ren hil hobitik ilun nabarretan
Beti jalgitzen diren hasperen trixtetan.

Nafarra, oi Nafarra, Euzkadi lehena,
Egin zazu ametsa zure erregena.

Azkarrena zu zinen zazpi anaietan
Zure kadetan preso nork zaitu ba eman?
xuti zaite ta jalgi errege jauntzitan,
Batasun berriaren arrosa eskutan.

Nafarra, oi Nafarra, Euzkadi lehena,
Ederra zen ametsa zure erregena.