XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1940-1944 Gerla zikin hortarik, orhoitzapen anitz
Amentsetan bezala gogorat jalitzen...
Izigarrikeria nunbait izan-balitz,
Emazte gisako bat laguntzaile hor zen.

Flandres-eko alaba, lanaren artetik,
Zure beso azkarrek ekartzen zituzten
Ogi ta esne zopa, zaintzailen ixilik,
Preso ziren gizonek zerbait jan zezaten.

Aleman neskatoa, Cologne-n sehia,
Agian bonbekilan ez duzu minhartu!
Ifernian zen Peter, zure etsaia;
Urrikalgarri baizen, zuk duzu maitatu.

Wallon herri batian, zuk laborarisa,
Gauaz nindoalarik, lotuz ihesari,
Erran datazu hola: Frantses baliosa,
Alemanak hor dira, enekilan zauri!.

Alpe-ko artsaintsari, agur gudariek!
Maquis-etan ibiliz, mendi-zokoetan,
Haren gezurren gatik, S.S. hiltzaliek
Bidia galdu zuten... biziarekilan.

Zer bilakatu zizte, orai anderiak?
Muthiko hun batekin agian ezkondu.

Ohorezko xingolez etzizte josiak,
Bana Jinko maitiak dena ikusi du!.

1944-1964 Jende xehe zonbaitek, espanturik gabe,
Bihotzaren bidia bethi dute hartzen.

Ez xehaturik zer den beretako hobe,
Girixtinoki dira xede bati lotzen.

Bandera zabaldurik, trunpetariekin,
Karrikak ez dituzte oihuz harrotuko.

Ziminokeri batzu behar dea egin
Dohakabe direnak untsa laguntzeko?.