XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Miseris succurrere disco

1939-1940 Iphar eskualdetan gerla dugu galtzen
Guduen ondotikan, preso zorigaitzez,
Artalde bat bezala, itsuki goazen,
Etsaia zakur-gisa, jan-gabe, ta oinez.

Ehunka, lerro-lerro, arrunt leherrinak,
Laster joaiten gira Belgikari buruz,
Gogoa ilhun eta begiak zorrotzak,
Gure gose gaixtoa ezin errexituz.

Burhaso, haur, emazte, bide-bazterretan,
Zerbait egin beharrez presoneren alde,
Beren baskari txarra nahi zuten eman,
Bana Fritz horiekin, dena zen debalde.

Bethune-ko hirian sartu gindelarik,
Erdi hilak, zikinak, eta bethi preso,
Bazen andereño bat, karrika-hegitik,
Ogi bat eskietan, eni so eta so...
Jauzika neskatoa da gure lerrotan,
Irriz, ta esku batez sispak bazterturik,
Bere ogiarekin pott bat eman zautan,
Alemanak zanpaka, ken zadin bidetik.

Ihesiz lekutu zen orkatza bezala,
Altxaturik besoa azken agurrian.

Nigarra begietan, erran nakon hola:
Hik badun, gaixo neska, zerbait bihotzian!.