XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrabots egiliak plazarat jin dira,
Lehengo tiro gaitzak aipatuz burrunban.

Zalapartak utzirik, amatto nun zira?
Hobi baten ondoan, hantxet, othoitzian...

Frantximent aho handi, ohore gosiak,
Aipatzen dute gerla ta hiltze bakarrik.

Ixiltzen niz, baitakit ene ahaidiak
Deika ari direla mugaz hainditik.

Hemen, zer gerta ere, gauden Eskualdun,
Jakinik ez dugula, Europa handian,
Paristar batzuekin bezik anaitasun...
Gure kontrabandixtek dakite zer erran!.

Izar jin berri batek gauan argitzen du.

Atzoko muga tzarra doha erortzerat.

Oi, herritar maitiak, behar gira bildu,
Zazpiak bat eginez, ta gero denak bat!