XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kantu xahar bat...

Nahiz xaharra dela dioken, hemen agertzen dugun kantu hau osoki berria da.

Eta huna kantu hunen ixtorioa.

Duela zonbeit denbora, eskualzale batzu ari ziren elgarren artean: Eskual-Herriak lehenago hoinbertze amodiozko kantu eder sorturik, zertako ez da hanbat kantu berririk eta berheziki aire berririk agertzen oraiko egunetan.

Aire xaharrek badute beti errekesta, egia da.

Bainan ez da jendea betikoz bizi orhoitzapenez.

Bizi nahi duenak behar du zerbeit berri asmatu eta egin.

Hala da ere, Xuberoan agertu direla azken hogoi urte horietan aire eta kantu berri batzu, zonbeit denek maite dituztenak.

Esker diotegu hortaz Etxahun pastoral-egileari eta Attuli Barkoxtarrari.

Eta denek ere maite ditugu Labèguerie jaunaren haur-kantu eta herri-kantu miresgarriak.

Bainan non dira amodiozko kantu berriak?.

Non dira Eskual musikariak, eskual jitea atxikiz, musika berri zerbeit egin dezaketenak?.

Eskualzale heien galde eta arranguretarik sortu da kantu berri hau.

Hitzak eta bertsuak ez ditazke erran norenak diren.

Batek hasi ditu, bertze batek segitu, multxo guziak berriz hunkitu eta landu.

Bainan musika osoki berria da, Pierre Landaburu jaunak egina, hau Gure Herria hunen diru-zaina eta gure adixkidea.

Eskerrak bihurtzen diozkagu bihotz oroz!.

Eta aintzina segi dezala!.

Balinban Eskual-herrian kantatuko dute eta maitatuko kantu berri hau.