XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MANECHEN MARRAKAK

Maiatza heldu denian,
Artaldiak badoatzi.

Ardi manechak, bulunban,
Denak buruz mendiari.

Artzainak, egun batian,
Zaintzen ditu ehun ardi,
Ta gaizoa, urruntian,
Bakarrik lotzen lanari:
Iratiko bortietan,
Manech anitz, gizon guti!...

Donibaneko feiran,
Ardi ta marro nasaiki.

Erosleak, errepikan:
Zonbat diru manech hori?
Hantik etcheratekoan,
Edanez geroz polliki,
Aferak ez untsa joan,
Chuberotarrek maltzurki:
Garaziko merkatian,
Manech anitz, gizon guti!...

Oi Manechak, oraikoan
Altcha kopeta gizonki!
Trufariek gurekilan
Beharko dute ikusi...
Zer uste dute, marrakan
Belharrez girela bizi?
Etche bazter alhorretan,
Goizetik arrats izerdi,
Ikusten da, artho-jorran,
Manech anitz, alfer guti!...

Herriko pilota-plazan:
Hola Manech! Jo ederki!...
Bestatik landa, borrokan,
Kaiet lehen makilari!...
Joanes, irakoitzetan,
Zer muthiko andrekari!
Eta gauaz, kontrabandan,
Ganich dugu aintzindari!...
Beraz, gure herrietan,
Manech anitz, ahul guti!...