XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pilotariak

Lehengo pilotariak,
Oi plaza-gizon handiak,
Mendetan ohoratiak!
Izanikan ehortziak,
Zien esku famatiak
Untsa ziren laudatiak,
Hobietan aipatiak,
Harrian xixelatiak.

Zaharren oroitzapenez,
Eskualdunak izanez,
Geroztik aste guziez,
Igandetan, ostegunez,
Pettan, Antton, Enaut, Manez,
Biltzen dira, zorionez,
Geldirik ezin egonez,
Pilotan ari beharrez.

Herrietan, gizon koxkor,
Nagusi, mutil, Erretor,
Eskutan pilota gogor,
Pasoak dutenak idor,
Begi zorrotz, beti pixkor,
Eta irriz edo mokor,
Bainan ez emaiten amor...
Hola gaztia, jo-zak hor!.

Jokatuz ohiko pinta,
Hortan hasi da josteta,
Bi kidiak elgar susta,
Ez dira jende herresta,
Eskian dute zimizta...
Jo hunat, jo harat eta
Xehatu nahiz pilota,
Puskatzen balitz, zer besta!.