XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Araneko illundijan barrenduko az lasterr,
Beko lurraldiaren egutz ustel-aztunaz,
zama erungaitz-antzez, lepalduko dok, eta
eu-belarrijok uri gixatsuko gustaiko
zarata-izkanbilletaz lasterr minduko dozak
.

Orduban orain baño donoki-urriñago
egongo az. Adi, ba: ire gogo zindua
galtzori larrijetan ixango dokanetan,
sutondotik urruti, gogo-otz ta bijotz-jua
ixango azanetan, ez aiztu iñoz-ez-iñoz
Etxezarra'n maitasun bi bakarr zuazala;
Jaun-Goiko maitasuna ta Aberri-maitasuna.
Eurek ixan bai-dozak gure biztaldijaren
ogija egosi dan laba gori gorija
.

Onelan ba-dagikek, eu-asabaen duña
ixango az, ta gero, gudalgintza amaituta,
ta nire gorpuzkiñak lurrpian, ta aitearen
ulia edurr baxen zuri ixango dokala,
elduko dokanian, basetxe zarr onetan
etxaguna ixateko bai-az ixango duña;
ixerdiz beretzako beñolako zoruna
jaritxiko dok, eta guk onetsiko augu
.

Jon Mikel errkabeak besterik eztiñotso.
Bere itxak eskaratzan nausikiro ots-dagije.
Illobea, buruba makurrtuta, ixil dago,
baña aitonaren itxak goguan, beti legez,
sendo irarri dirala, arrpegijak diragarr.
Gero janzki-zorrua arrtu, ta basetxia
begirakun itunaz begiz-jo, ta bat-batez,
bertotik Jon gaxua arrapaladan diges
.

AIZKIBEL DARR BINGEN.