XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGURRA

(Oleskarija deritxon olerrki andi baten atala).

Aldentzeko aldija eldu da, bai. Eguna
urdin, argi-eragotz, aztun, gangoduna da.
Eguzkija goibelan eskutuka diñardu;
mendi-gallurrak laño-arrtian galtzen dira;
arana lexa ondo-bagian begikatu
.

Lurra, euzki-mosurik bage, lotzorran dago;
artzanen begirada zolijak, arranuen
egadeak, ezaunge danaren laño-ostian
ayenatuten dira. Gorputzak aztun datzaz
eta goguak, be bai, kokorro-samarr dagoz
.

Etxezarra sendua ixil-ixiltsu dago.
Eskaratza zabalan basetxeko gustijak
batzaldu dira. Jon'ak, sutonduan jarrita,
bekoki oldoztuna esku-arrtian dauko.
Bere ama-arrebeak emendik-ara dabiltz,
bidate luziaren zertzeladak gertetan,
ta bularr-bularretik jori ixurten yakezan
negarr-zotin mingotsak berak ezi-eziñik,
Kepa, leyuan soka, araneko lañua
uarrkabe ta adige begiratzen edo-da
.

Jon Mikel gurrgarrija, illoba laztanaren
aurrian jezarrita, berari eskutuka,
baña arrpegiz-arrpegi, begirada zolijaz,
joranez, betesten dau. Bein baño geyagotan,
bere begi zolijak eta illobearenak
alkarrez joten dabe; orduban Jon Mikel'en
bekokija tximurrtu, eta Jon'en gorputza
otzikaratuten da. Oro dagoz ixillik
.

Jon'ak gertuta dauko bere soña. Apala da:
janzki-zorrua, zapi zurija txindijaz ta
aldatzak igon eta latsak arin jauzteko
makil gogorra. Igande-janzki apañaz dago,
goturira dua ta goturijan apaindo
jantzi biarr. Besterik mutillak eztarua,
beste gauza-biarrik eztau-ta. Ben-benetan;
bere goguak gura-daun dana ba'lerua
berakin basetxia ta basua yoyakez
.

Aldija bai-da. Aranan txadoneko joliak
zortzigarren orduba diragarr. ¡Jole orrek
iñoz-iñoz jo eban gaurr baxen ankerrkiro!
Alde ein biarr! Jon Mikel zutintzen da ta diño:
-¡Illoba: alde-egiteko aldija dok! Luzaro
berrentzungo eztokan txadoneko juale
otsenok une ertuna eldu yokala yigarrk.
Gure besuetatik ataretan bai-abe;
makalaguak eta indarrge gozakala,
eurai ezin eragon. Gure eskubide zarrai
jaramonik etxake, gu gozakan aulduben
bildurr eztozak-eta
.

Ua, ba, ua lasterr,
azkatasun ederra ludi-jaube eztok-eta.
Baña aldendu-aurreko onu batzuk entzuzak:
ire bijotz-bijotzan irarr-egijezala
nik gura bai-nayeukek, Anboto'ko atxetan
artzañak bere ixena irarrten dokan legez
.