XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zortzi oren erraiten da. Bainan hor izari bat dugu hautsi mautsika egina eta ez baitezpada bakotchari doakona.
Adinak ere ainitz erran nahi du. Jakin nahi badugu zonbat oren behar dugun lo egin hoberena da guretzat zonbait gauez segidan lo desberdinki egitea eta gero ikustea zoin gauek gituen utzi trenperik hoberenean.
Ez. Oren bat et-erdi egoiten gira lo arras pizuki eta gero amar bat minutaz gure loa arintzen da.
Hamar minota horietan gira ari amentsetan.
Hemen foltsua azkarrago ari da eta jakintsunak ohartuak dira hamar minota horietan gure kaskezur barnean eletrika geiako badela: Horrek erran nahi du gure burua lanean ari dela, erran nahi baita amentsetan ari dela.
Izan ditaike gure loa pizuen pizuenean zen aldi batez, erran nahi baita oren bat eta erdi irauten duen lo pizu hartan iratzartu girela.
Orduan ez da mirakulu trenpe tzarrean bagira ere, hola bat batean iratzarturik lo barna ilun hartarik; loaren leize zola hortarik mailka mailka, emeki emeki behar da atera kanporat.
Delako hamar minuta irauten duen lo arin hura behar da atcheman.
Akitua bazira jeikitzean edo goizegi edo berantegi zira jeiki goiz huntan...
Erran dezagun bertze arrazoin zonbait ere izan ditaikera, eritasun edo bertze...
Ene arreba Jeaninnek (medikuak ez ditu ikusi nahi ere) erran daut jakintsunek hobeki eginen zutela nechkatoak nola beti gazte atchik pentsatu balute goizetako erreveillaren tirrinta okastagarria baino.
Eta bizkitartean medikuak dio tirrinta horrek ez duela gure loaren balioa ez deusten delako lo arin hartan iratzartzen bagitu...
Ainitz arrozoin izan ditaike.
Menturaz sukarra badugu, menturaz nunbaitik min... Etzaterat joan aintzinean sobera buruz lanean hartzeak zure lo kontsolagarri hura aizatuko du.
Orduan zu griñak jana zaukana, egunak ez askiz, gauak hor dituzu mundu huntako purgatorioaren gochatzeko! Nork ez du gogoan Aita-Duval Jesuistaren zinkurina Jainko Aitari:
Trenpe gaitzean bazira, zonbait oren lo gutiago egina gatik ez duzu deusik irriskatzen.
Peter Tripp amerikano bat da, dizken gainean chehetasun emaiten ari dena jendeari. Bortz egun eta erdi egon da lorik egin gabe eta beti gaitzeko aldian.
Seigarren egunetik harat bertzerik zen. Halako debekuska bat lotu zaio hor, ez zen geiago lehengo hura kaateraz ere, amentsetarik bezala uste zuen ikusten zituela bere aintzinean han kausitzen ez ziren izaite batzu eta azkenekotz ero bultak heldu zitzaizkon.
Esperientzia hori amerikano sabantek dute egin jakin nahiz gero ilargirat eta izarretarat igorriko dituzten gizonek nola duten ihardokiko lo eskasari, zonbait egunez lorik egin gabe beharko baitute ta ibili gain horietan. Esperientzia horrek du erakutsi ez duela gizonaren gorputzak galdegiten loa bainan bai haren buruak.
Lo eskasak azkenekotz chuchen chuchena erotegirat bazamatza