XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nazioneako bestaPlazara bildu dira, elgar aditurik,
Ikusi dutenean han etzela deusik,
Atsoek erran diote: Hots fite, Bettiri!
Gaur besta handi dugu: iguzu jatera;
Oihu egiten zuten: Hire graziari!
Biba nazionea! zioten gogotik,
Kontrapasetan dire hasi zorotuak:
Hots, begira huts-egin, zioten atsoek,
Kanporat ilki dira, husturik sakelak;
Plazan arribatzean, bisaiak gorririk,
Handik konplimenduka zitzaioten hasi:
Hots ene haurrak, orai dantza zaitezte,
Zu beharko zaitugu ororen gidari!
Emaiten da trunkoa aintzin-gidaritzat,
Gure atso guziak irriz eman ziren,
Bere esku zimurrak emanik hanketan,
Bere artzainarekin oro kontent ziren:
Ordean heien senar gaixoek etxean
Bere emazten bila, zoroak iduri...
Jaun erretorak hori ikusi orduko,
Ene eskuetarik zenbait arno trago!
Biba nazionea! egizu zuk Pello!
Basoa trinkaturik umore onean,
Zoazte elgarrekin guziak bakean.