XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AUPA GAZTERIA UZTAILEAN, EGUZKI PEAN... Borroka baiUztailaren 12 an, ostirala.
Ulster herrialdean protestantek ospatzen zuten
18 000 polizia gizon ipar Irlandan eta IRA-ko atentatu bat biharamunean.
300 urteren ondotik, mendekua beti oraikoa da.
Besta...Uztailaren 14 an, igandea.
Frantzia osoan iraultzaren egun berezia ospatzen da, ahantziz hiru jazarraldi izan zirela deusetara heltzeko.
200 urteren buruan, ttipien borroka beti oraikoa da.
... ere bai!Uztailaren 17 an, asteazkena Frantziako itzulia Euskal Herrira heldu da.
Gazte higuin horiek salatuko dituzte tortura, errepresioa eta bortizkeria.
Kukuso horiek galdetuko dute autodeterminazioa eta amnistia.
Besta izorratuko daukute debru horiek.
Bainan horien enbasadore hoberena munduko txapelduna da.
Abraham Olanok atorrak 7 kolorekoak dauzka: herri baten koloreak, ametsarenak.