XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JAINKOA ERE HERRIAREKIN.Jainkoarengan
Jesusek erakutsi
Jesusenganako sinismena gordetzeak borroka eskatzen bait du betiere.
Ez du herriaren alde jokatzen kristau garelako, baina garen bitartean
Ez dago ihes egiterik.
Herriak berak erakusten du bere alde nola jokatu = Sentsibilitate apurra duenak badaki, jakin,
Guk, guri dagokigun neurrian, poztu egiten gara geure konpromezua herri dinamikan uztartua ikusteagatik.
Kristau garenez, are pozikago sentitzen gara, sinismen honek herri xehe eta zapalduarekin bat egitea eskatzen bait digu dudarik gabe.
Beraz, gaurko honetan, zenbaki honen parterik onena Jainkoari eskaini badiogu, ez da herriarekin ahaztu garelako edota noizean behin Jainkoari kandela bat jartzeak kalterik ekarriko ez digulako.
Arazoa da kristau izanik, herriaren oinaze eta esperantzetan murgildu ezkero, Jainkoaren presentzia are indartsuago egiten zaigula.
Guk ez dugu demostratu nahi sakonean denak
Sinismen ezak ez digu beldurrik ematen, injustiziaren aurrean hotz gelditzen direnek beldurtzen gaituzte; amorruraino, kristautzat agertzen badira.
Horregatik idatzi dugu zenbaki hau, agian nazkaturik dauden zenbait senideren fedea sustatzeko balioko duelakoan, herriaren alde jokatzen segitzeko arnas berri bat izango delakoan.
Askapen Teologiak esana du, bere erakarpenik helduena Jainkoa bizitzaren eta askatasunaren eragile dela demostratzea eta kristau guztien zeregina bizitza eta askatasunaren alde borrokatzea dela.
Horregatik da hain persegitua: fededunak mobilizatzen dituelako, lozorro historikotik astinduz.