XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehenbiziko multzoari dihoakiona euskara mordoiloa da, edo, hobeki esan, ahalik mordoiloena, soil landugabe eta errazegi ere ez dena, Leizarraga edo Kirikiñok
Bigarren multzo goitituago horrentzat egin behar dena berriz, euskara garbia da, eta, garbia izateaz gainera, Orixek gogokoen zuen estiloan, dotorea eta ederra, baina ez inolaz ere garbi amorratua
, Arana baino Aranagoak
, hots, A. Arriandiagak edo Zinkunegi Balmes-en euskal itzultzaileak bezalakoa, hauek erritik aldeginak
baitziren.
Bi mutur horien artean neurrizko eta arrazoizko erdibidea zuen maiteenik: (
Baditu, ordea, Orixek bere obretarik zenbait, erdibide alegiazko horretarik saihesturik, delako herri ez ikasiagana begira idatziak, hala nola
Nolanahi ere, bidearen beste aldera, goragoko lerro garbi, eder eta dotore hartara zuen Orixek joera eta jaierarik biziena, neurtitzik gehienetan, Mistral-en
Bigarren barruti honetan erakutsi zuen trebetasun eta jakinduriari esker erdietsi ere zuen Orixek euskal idazleen eredu, maisu eta ezin-ukatuzko gidari izatearen ezagutza (ia) ahobatezkoa. (18) ; edo Mitxelenaren Orixeri buruzko aitorpen hau:
Inor gutxi baitzen, izan ere, Azkue edo baztertuz gero, hizkuntzaren ahozko nahiz izkribuzko ondarea eta aberastasunen berri hark bezain ongi ezagutzen zuenik; (...).