XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KIROLAK
Dina Bilbao, kirolarientzat ereduDina Bilbao tolosar triatletak duela hilabete batzuk utzi gintuen.
Gure helburua ez da ordea hura eta bere laguna zein baldintzetan joan ziren gogoratzea, horri buruz hainbat orri idatzi bait ziren bere momentuan.
Hala ere, ezin ahaztu Ondarroan jaiotako kirolari honek egindakoak.
Bere bizitzan zehar 98 triatloi egin zituen Dinak
Abenturazale amorratua zen eta besteak beste
Ezin uka beraz eredu ona zenik neska eta orokorrean kirolarientzat.
Bere bidaien berri eman zuen Dinak Emakunde aldizkariaren aurreneko zenbakian eta ez letorke gaizki han esandako batzuk gogoratzea.
Dinak argi utzi nahi zuen orrialde haietan berak bere bizitzan demostratu zuena: askotan gizarteak bigarren maila batean utzi nahi bagaitu ere, emakumeok gizonezkoak bezain gai garela mendi altuena igotzeko, ibairik haundiena zeharkatzeko edo lasterketa gogorrena arrakastaz amaitzeko.
gehiago garenik, gu ere hor egon gaitezkela eta ez dela ezer gertatzen.
Lerro haietatik arrazoi bat edo bestea dela-eta kirola egitera edo mundiko punta batetik bestera joatera animatzen ez diren neskei bultzada txiki bat eman nahi izan zien:
Dina eta bere lagun Iñigoren bidaia Karibeko uretan amaitu zen.
Hark egindakoak errepikatzea amets bat izango litzateke baina egongelako besaulkian eserita ere ezin da mundua aldatu...
Bada erreleboa hartzeko garaia!