XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HITZAURREAAbokatu euskaldunentzat sortzen ari garen materialaren barruan, gure hirugarren lana aurkezten dizuegu: Zuzenbide zibileko idazki-ereduak. Gure nahia justizi administrazioko hizkuntz normalkuntzaren prozesuan laguntzea da, gero eta handiagoa den eskariari erantzuteko.
Pixkanaka aurrera goaz, gure euskara-batzordeen lanari esker eta kide dugun Luis Alday jaunaren ezin eskertuzko laguntzarekin, orain, lanetik erretiratu berri izanak ematen dion lasaitasun eta argitasunetik, bere esperientzia eta ezaguera eskaintzen baitizkigu.
Zuzenbide zibileko idazki-eredu hauek berme handieneko materialak erabiliz egin ditugu:
Espero dugu lan berri honek aurrekoek izan duten aldeko harrera bera izango duela eta lehen aipatutako hizkuntz normalkuntzaren helburua lortzen lagunduko duela.
JOSE MIGUEL MUGURUZA VELILLA
LEGEKARIEN EUSKAL KONTSEILUKO LEHENDAKARIA