XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) otoitz-gai mamintsu ta Egungakarian dauden Done, Doatsu ta Agurrgarri guztien bizitzak idatz ditzala!¿Zeruko lore garrbiak eskupian dauzkana zerrgatik lurraren lore arrgal, ustel ta marrgulduak biltzerakotan apalduko leite? Guk arraultzak eskatzen diozkagu, ta arrk ¿eskeñiko dizkigu sugeak? Apaiz jaun bat orrelako egikizun txarren arrtean leporaino sarrtua guk ikustea ¿ez ote da izi ta lotsagarria?.

Askotan nere belarriz aditu solasak dakarrzkitzuek, jaun-andrreak, ta noski zuek ere gaurr ez len aldikotzat aditzen ditutzuenak.

Agirre'k berak beiñ baño geiagotan entzundako kalaketak dirala deritzat.

Aldi batean, apaiz irakurrgaikiñ gazte bat bere eleizako aitorr-alkian jarria zegoan.

Atso zarr, sudurr-konkorr ta begi-gorritsu bat aldean belaunikatzera etorri zitzayon, ta esan zion: - Aita, aldi onetakotzat oben larri-larririk eztaukadala iduritzen zait, baña alaere grriña txarr bat biotzean dakarrt ta Jaunarrtu baño len aitorrtu nai nizun.

- Esan ba, nere alaba erantzun zion apaiz idazleak zerr daukazun ".