XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, euskerak errexenik aitatuko dituanak dira euskaldunen gora-berak, euskaldunen esanak, euskaldunen bizitza.

Egia ori etzuan Agirre'k astapen-astapenetik, ondo asmatu.

Iduritu zitzayon, lenago Villoslada'k bere Amaya omen aundikoa errderaz idatzi zuan bezela, berak ere euskeraz orrelako arrlo zarr eder bat bururatuko zezakeala, ta, Erriktruda donearen bizitza autaturik, arrgitaratu zuan bere Auñemendi'ko lorea.

Gutun ori aitatugarria dala ta Euskalzale agerrkariak, 1897'ko urrtean, sariztatu zuala badakit.

Baña Agirre'ren lendabiziko irakurrgai ori jakintsu ta euskaltzale batzuen arrtean gelditu zan.

An zebilzkigun arrotz zarren egiteak, Txilperiko, Txildeberrto, Teodoriko ta beste perretxiko orienak gure baserritarren egitekoakiñ antzarik etzeukaten.

Euskaldun geyenak, Auñamendi'ko lorea bildu gabe gelditu ziran.

Laixterr Agirre'k bere okerra ezagutu zuan.

Berak bere begiez ikusitako gerrtaldi bat zuzentzea, lenagoko kondaira zarrak jostea baino zurrago izango zala usmatu zuan,(...).