XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta alaere Xubero basaburutik Bilbo'ra ta Miarritze'tik Otxagabia'raiñoko edozein nekazariren batek errex ulerrtzeko eran ekarriak dira.

Izkera ori Agirre'k baserritarren aotik bildu du.

Ara zerrgatik aren gutunak goxoak, leunak, adigarriak diran.

Arrantzailleak araintzaillearen eran ta nekazariak nekazariaren eran izketan dabiltz.

Emen berrtan Trramana ta Brrix'en krrixketa-krrixkitiñak aditu ditutzue.

Arrai-saltzailleak bezala baserritarrak batzutan aserretzen dira baiña ez antza berean.

Orra: Eztaietako tuntuna ta gurrdien soñua aditzean, sorolanetan zeuden auzoetako nekazariak, gizon ta emakume, beren besoak atxurr-kerrtenaren gañean toleztatuta, begira gelditu ziran danak, (1) Agirre'ri, beste idazle askori bezela gogoratu etzitzayon danak ori, guztiak esatekoan makurrki jarria dala. Bat baiño geiago diranian esan ezin leike danak, diranak edo ziranak itzaren orrdez urruti aldetik.

Sorotik sorora asi zuten izketarrtea, deadarrka: ¡Ufa!¡Zenbat gauza ederr!¡Daukanak agerrtzen du bearr danean!.