XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ta lo ederra, azkenez, oia arrapatu zutenak oian, ta Peru Odolki'k Goienetxe'ko soro-errtzean.

(1) Garoa, 56.

Auñemendi'ko lorea'tik Garoa'raino Agirre'ren doai ederra beti aunditzen zijoan.

Iru gutun oriek arrgitaratu ondoan beste laugarren bat, Ni ta ni, idazten asi zan idaztorrtza betiko uzteko orrdua etorri zitzayonean.

Uste izan genezake bere azken-idazki au eiñ bat aurreratua zala, berak aspaldiz geroz aitatzen zigun-eta, biok Zumaya'tik Getaria'raiñoko bide ikusgarrian izketan bagenenbiltzalarik.

Orrela izanez, norrbaitek bildu ta pixkabat antolatu-ta ¿arrgitarazi ezin ote lezake?.

Agirre'k, itzaltzean, guri euskaldun idazle ta batez ere irakurrgaikiñeri jarraitu biarr diogun bidea erakutsi digu.

Agirian jarri digu emen berrtan, gure asaben oitura zarretan, gure nekazari, arrtzai, arrantzaille, langille, aurrtxo, neskatxa ta agureen urrats edo pasoetan, ta gure Euskalerria'ren mendi, landa, baso, ibarr, erreka, basetxe, ola, igarr eta.