XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez da alare alperkeri otza, baizik egite etengabea.
Gaiñera ba-du bizitza orrek alderdi samur bat: Bere ixuribearra.
Bere-berezkoa du JESUS-JAINKOAGANDIK gaiñez eginda sorkarietaraiño jextea.
Eta ortan duala dirudi atsegin betea, beraxek gogoratzen baitigu:
JESUS-JAINKOAREN
Lerro batean dana aitortzeko, Jesusen BIZITZA, JAINKO-BIZITZA da.
JESUS, GIZADIAREN BIZITZJesus-Jainkoa gauza guztien bizitz-iturri bada, batez ere gizadiaren bizitz-iturri bear, ortarako egin baizan gizon.
Etzuan berak zoriontsu izateko auzoan ate-joka ibilli bearrik.
Guk ordea, bizitza egokiago baten premi astuna generaman sorbalda gaiñean eta Adan'ek galdutakoaren leitasun urduria anima barrenean.
Bizitza ori eskeintzera etorri zan bere Aitak aginduta.
Bidali naun Aitak agindu dit zer esan ta zer azaldu bear dutan.
Ta badakit aren agindua betiko bizitza dala (Jon XII,50).
Berak egin ginduzan egizko bizitza bakarraren erdikide.
Berak erantsi zion gizadi zigortuari bizi berria.
Ordutik, Jon deunak erakusten digunez, Kristoren ezaupidean dago betiko bizitzaren oiñarria: Betiko bizitza, berriz, au da: Jainko ziña bakarra zeran ori ta bidali duzun Jesukristo ezagutzea (Jon XVII, 3).
Ortik Jesus-Jainkoa onartu bearra, betiko bizitza miresgarriaren maister izan nai badugu.
Ez dago beste eskupeko bide ezkuturik edo gezur-estrata legekorik...