XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geiago izan gintezkean, ta geiago izango giñakean noski, etor zitezkelako baimena garaizago adiraz ba`genie guziei.

Amabitik amabost lagunera biltzen giñan; pilla polita, denon artean egoki lan egiteko.

Eguerdi artean ikastaldi ta irakastaldi bat; bazkal ondoan beste orrenbeste.

Bildu giñan den-denok nola edo ala mintzatzeko gauza baitgiñan, zeran artu dugu batikpat arreta: alik eta ondoen mintzatzen, izkera aberasten, miiak zorrozten.

Gure artean mintzaera bakarra euskera izan da illabete ontan.

Jatorduan ere irakurgaiak euskerazkoak.

Jolasean naiz ibiltera irtetean, euskeraz ari oi giñan.

Joanak joan izan dugu eskolako irakurgaia.

Orrez gaiñera, aditzari eman diogu astiñaldi epel bat.

Azken egunetarako, ta etorri naiko zukean zenbaitek Euskal Etxe`ra etortzerik izan ez zuelako, itzaldi batzuek eratu genituen.

Leen egunez, Mitxelena Luis jauna etorri zitzaigun.

Gaurko eusko-literaturaren joerari buruz itz egin zigun, oi duen tajuz ta jakitez.

Bigarren egunez Txillardegi jauna izan genuen.

Gaia or nunbait ber-bera ukitu zuen.

Oni, gaurko gazte ikasi bati dagozkion kritika zorrotza ta bizarrik gabeko ago-jarioa zerizkion.

Argi ta zabal mintzatu zitzaizkigun.

Irugarren egunez Basarri jauna.

Euskeraren egoera artu zuen itz-gai.

Izkera dotorez ta ipin-apan erriaren zenbait berri eman zigun.

Auxe izan da dena.

Emen aritu geranok pozik gelditu gera, ta datorren urtean, aal ba`ledi, berriro sayo bera egiteko asmotan.

Iñork atsegin badu gure lana, pizkor bedi beste orrenbeste egitera.

Denoa onurako izango da.

BIZKAItik.

(Derio'ko apaizgai batek Prantziko berri onak bialdu dizkigu).