XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HITZALDIGAIAHola-hola eginen dautzue zeruko Aitak, ez badiozute haurrideri barkatzen bihotzaren erditik .
Gaurko Berrionaren muina eta esan-nahi guzia Jesusek berak laburtzen du azken hitz gutxi hoietan: gure bekatuen barkazioa guk besteenganako dugun barkazioak kondizionatzen du.
Garbi dago: ez dago barkaziorik barkatzen ez duenentzat.
Hori bera agertzen digu Markox doneak bere ebanjelioan (XI,25), esatean:
Eta hori bera Lukas`ek ere (VI,37):
Eta zenbat aldiz ez dugu esan:
Aitortu beharrean gaude ez dela erreza bihotzaren askatasun hori irixtea.
Bai, askatasuna esan det, eta egia da: bihotzaren jabetasun handia behar da izan bizitzak dituen bihurrune bihurri batzuetan barkatzen jakiteko.
Zipotzkeriz edo zitalkeriz edo bekaitzkeriz edo arrokeriz edo gaiztakeriz kalte egin digutenean, ezer egin ez baligute bezala gelditzea edo erantzutea edo irriparrez agertzea... gizonki jokatzea ote da?.
Ez dugu pentsatu behar kristautasuna belar logarri bat dugunik.
Kristautasuna bulartsu diran giza-emakumeentzat da gero, eta ez barkatu behar danaren aitzakiaz, zuzengabekeria burutzen utz dezaketenena.
Nola uztarritu genezazke, beraz, behar-beharrezko barkazioa eta gure nortasunari zor diogun begirunea?.
Xinplekeria deritzat askotan entzun eta erantzun duguna: gorroto gaiztakeria eta maita gaiztagilea.
Egia da gaiztagilea maite behar dugula, bainan ez gaiztagile bezala, gizaki bezala baizik.
Jainkoaren seme danez.
Gaiztoa edo gaitz egin diguna maitatzeko ez dago burua makurtu eta ixilik gelditu beharrik; gaitza, eta iritzi okerra ere giatzataz euki behar dugu, beti burrukatu beharrean gaude.
Jesukristok, gurutzean, bere etsaiak barkatzean etzuen barkatu hauen gaiztakeria, hauen ezjakinkeria baino.
Nola-nahi, ezin ahaztu barkaziorik nahi ez duenantzat ez dagola barkaziorik.
Kaltean eten gabe ari danarentzat, eta kalte egiten jarrai duenak ez du nahi barkaziorik.
Horrelako bat maitatzeko erarik egokiena: oker ari dala kontu araztea.
Gauzak, hain gogorrak ez diranean berriz, eta bihotzean kezka sortu dezaketenean, orduan ere gizonki jokatzen jakin behar dugu.
Uste gabean, aingerukerian erori gindezke.