XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KRONIKA

- berriak

- experientziak

- eskutitzak

EUSKALERRIKO LITURGI-EUSKERATZAILE-BATZORDEA

Juan Azpitarte apaizak Zeruko Argia-n (1969, 351 6 orr.) azaltzen du nola sortu dan Euskalerriko elizbarruti-arteko batzorde ori.

Gure Gotzaiei, eta batez ere Iruña-ko Kardenal Jaunari, eskerrak, bete da bete lehenengoz Urretxu-ko Liturgi-batzarrean (1966) egin zan eskaria: gure Gotzai Jaunek lenbailen elkar artu ta Barruti arteko gizon iaioen Batzorde bat jarri dezatela, beren zaipean, Elizbarruti oietan liturji-berritzeari dagokion guzian alik eta batasun geiena irixten lan egiteko (ikus Jaunaren Deia 17,24 orr.).

Badugu Itxaropen, batzorde onen bidez indar aundia artuko duela gure Errian euskal Liturgi batuak.

Donostia-ko Gotzaiak, Liturgiko era berriak dirala ta, argitaratutako Agirian onela dio Batzorde ortaz:

Datorren Igandeak, Abenduaren lenbizikoak, garrantzi aundi-berezia du Donostiko Elizbarrutiaren Liturjiarentzat; baita, senide ditugun Baiona, Bilbo, Gazteiz eta Iruñakoentzat ere: Elizbarruti oietan izkuntza bera, euskera, mintzatzen bait-da Jauna goresteko.

Datorren Igandetik, euskeraz mintzatzen diran kristau guztiak euskera batuan egindako liburua erabilliko degu Mezaren Betiko zatietarako.

Kontzilioaren gogoa izan da Liturjiako otoitz eta irakurgaiak erri-izkuntzetara aldatzea (Inst. Inter Oecum., 40): baita Izkelgi (dialecto) bereziak dituzten errietan, liturjikizunetarako, izkuntza batu bat irixtea ere, Kontzilioaren gogoa izan da.